Erabiltzailearen balorazioa: 4 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Inactive
 
bularra

 Noiz eta nola eman behar zaio bularra haurrari?

Aditu guztiek diotenez jaio berria elikatzeko modu egoki eta naturalena amaren bularra da.

Zergatik?

Amaren esneak haur jaio berriak lehenengo hilabeteetan behar dituen osagai guztiak dituelako. Haurraren garapenera egokitzen da (kalostroarekin hastia).

Umea hainbat infekzioetatik babesteko adina antigorputz dituelako.

Gainera beti tenperatura egokian ateratzen da; ez hotz eta ez bero.

Umeak eskatu ahala beti prest dago. Umea edoskitzen hasten denean amaren hipotalamo eta hipofisian eragiten du. Ondorioz amaren bularrean sortzen den esne kopurua eta maiztasuna umearen eskaerak berak erregulatzen du.

Ama eta umearen arteko harreman eta loturak estutzen ditu.

Noiz arte?

Umea jaio orduko bularra ematea komeni da gutxienez lau hilabete bete arte eta hobe sei hilabete edo gehiago.

Zer maiztasunarekin jarri umea bularrean?

Ez dago arau zehatzik. Hasieran umeak gose den guztietan eskatzen du janaria eta ez dago ukatzeko arrazoirik. Horregatik eskatzen ez badu ez da behartu behar umea eta ez eta esnatu ere egin behar. Umea hazi ahala maiztasuna erregularragoa izango da eta hilabeterako hiru edo lau ordutik behin eskatuko du eta gauetan tarte handiagoz.

Utz dezagun erlojua albora eta has gaitezen umeari bularra berak eskatu ahala ematen, baita gauetan ere. Jaio berriak 24 orduan hamarren bat aldiz eskatuko du. Handik egun batzuetara hiru ordu edo hiru ordu eta erditik behin eskatuko du, baina ume guztiak ez dira berdinak. Jaio berriak ez badu bi ordu baino gehiago irauten eskatu gabe, ziurrenera behar adina esne hartzen ez duelako izango da, orduan zer egin? Maizago eskaini. Orduan eta gehiago edoski orduan eta esne gehiago sortuko zaio amari.

NOLA EMAN BULARRA?

bularra1 Aulki txiki bat behar dugu, belaunak altxatu eta horrela gure mantala ziurragoa eta goxoagoa izan dadin.
bularra2 Lurrean bularra ematea nahi dugu, bizkarra ezartzeko lekua eta belaunak altxatzeko kojina beharko ditugu.
bularra3 Ohean ere eman liteke bularra. Hala ere luzaroan aritzeko nahiko ezerosoa da.
bularra4 Ohean bularra emateko modurik egokiena ondorengoa da. Kojin zabal eta gogor bat behar da haurra amaren bularratik altuera egokian ezartzeko.

 

AMA EZ AHAZTU!

Jaten eta edaten duzunetik elikatzen naiz kalte handia egin diezadakete kafeak, alkoholak, edozein droga motak edota hainbat sendagaik, osagaiak esnera pasatzen baitira.

Ez erabili tipula, baratzuri edo hainbat espezia bere zaporeak esnea mindu egiten baitit. Alkatxofak, zainzuriak, eta azak ere zapore txarra ematen diote zure esneari.

Niri bularra ematerakoan ez ezazu beste ezer egin. Lasai eseri, bizkarra ondo apoiaturik eta nire burua tente jarri. Ez ahaztu edoskitzen dudanean zure begirada aurkitu nahi dudala.

Bularra emateko bereizi ezazu toki jakin bat, lasaia. Loti samarra banaiz toki argitsua hauta ezazu eta urduri samarra banaiz, toki ilunagoa.

BULARRA EMATEA ETA HAURTZAINDEGIA:

Umea beste elikadura mota batekin hasten denan ere amak eman diezaioke bularra osagarri moduan. Horretarako kontuan hartu behar du bere ordutegia eta ahal duen neurrian umearen otorduren batekin nola bat egin.

Andramendiko haurtzaindegiak aukera ematen dizu zure laktantzia orduak profitatuz, haurtzaindegian bertan bularra emateko. Badu horretarako bularra emateko txokoa.

Bularrak garbi mantendu, bularra eman aurretik eta eman ondoren garbitu titi puntak ur irakin eta gasa esterilizatu batekin. Ez erabili xaboirik bular aldea lehor ez dadin. Aldiz almendra olioa oso ona da azala leun mantentzeko.

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

9.fw.png12.fw.png4.fw.png7.fw.png13.fw.png1.fw.png16.fw.png10.fw.png8.fw.png5.fw.png15.fw.png14.fw.png3.fw.png2.fw.png6.fw.png11.fw.png