Azala
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 2429
Urtero bezala, abenduaren 24ean, astelehenean, Eguberriak kantuan, dantzan eta alaitasunez beteta ospatuko ditugu Beasaingo Ikastolan!
9:30ean: DBHko ikasleak ikastolan elkartuko dira Andramendi iturrira joateko. Nahi duen oro gonbidatuta dago kalejiran joateko
10:30ean: Ikastolan elkartuko gara eta gure ikasleen saioaz gozatu ahal izango dugu
11:15ean: Olentzerorekin argazkiak ateratzeko aukera egongo da, DBH2ko ikasleek, euren ikasbidairako dirua ateratzeko salda beroa eskaintzen duten bitartean
11:45ean: Kalejiran herriko plazara joango gara
12:00etan: Herriko ikastetxeen bilkura egingo da herriko plazan. Bertan izango ditugu Olentzero eta Mari Domingi!
OHARRA: Ikasleak gurasoen ardurapean egongo dira
BEASAINGO IKASTOLATIK Eguberri eta urte berri zoriontsuak opa dizkizuegu!
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 2496
A zer nolako artista handiak ditugun Ikastolan! LH 6. mailako Izaro Legorburu Olanok 2018ko Gabonetako Beasaingo kartel lehiaketa irabazi du! Hortaz, Izarok egindakoa izango da aurtengo Gabonetako ekitaldiak iragartzeko ikusiko dugun marrazkia!
Baina horretaz gain, LH 5 eta LH 6. mailetako hainbat ikaslek ere aipamen berezia lortu dute lehiaketan: Zuriñe Barrero Telleria, Rajela Cauni, Intza Bueno Olea eta Intza Mella Mendizabal ikasleek hain zuzen ere!
Sari-banaketa ekitaldia gaur goizean egin dute, urteroko Beasaingo Euskal liburu eta disko azoka irekitzeaz batera
Zorionak irabazleoi, eta parte hartu duzuen ikasle guztioi!!!
- Xehetasunak
- Kategoria: Azala
- Bisitak: 2568