• Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Agurra da ongietorria eta Andramendi, Beasaingo ikastolazaleen altzoa.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Euskaltzaleak gara, eta eskuarekin mintzatzen gara hitzak iristen ez diren lekura.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Kabitzen da mundua gure geletan, eta gure umeak mundura ateratzen dira.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Senaz sortzen dugu, sorlanak zentzatzen gaitu.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Nortasunik aberatsena, besteena bere baitan biltzen dakienarena.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Osatu nahi dugu Euskal Herria, osatuko gaituzten errealitateekin.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Munduaren abiadura hartu dugu, bizkor eta sendo.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen.

Izan ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzula. ezagutu gehiago Badakizu gehiago

Onartzen dut

Nola erabili Google cookieak erabiltzen

Cookie bat bisitatu web guneak duzu eta webgunearen zure bisita buruzko informazio gogoratzea ahalbidetzen nabigatzailea bidaliko hala nola, zure gogoko hizkuntza eta beste aukera gisa, eta horrek zure hurrengo bisita erraztu dezake eta gunea osatzen testu-zati txiki bat da lagungarria aurkituko dituzu. Cookies oso paper garrantzitsua dute, horiek gabe webean erabilera esperientzia gehiago frustrating bat izango litzatekeelako. Informazio gehiago...

oharra    menua   argazkiak   matrikula1   KIROLA

Azala

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

A zer nolako artista handiak ditugun gure Ikastolan! Gure ikaslea den Galder Higuerok 2019ko Gabonetako Beasaingo kartel lehiaketa irabazi du! Hortaz, Galderrek egindako marrazkia izango da aurtengo Gabonetako ekitaldiak iragartzeko ikusiko dugun marrazkia!

Baina horretaz gain, LH 4 eta LH 6. mailetako ikasle hauek ere aipamen berezia lortu dute lehiaketan: Kimetz Furundarenak, Bihotz Reyk eta Kattalin Zurutuzak.

Sari-banaketa ekitaldia ostiral goizean egin zuten, Beasaingo Udaletxeko Batzar Aretoan!

Zorionak irabazleoi, eta parte hartu duzuen ikasle guztioi!!!

gabon eguna2019 gabon eguna 2019a

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

zumin nazionala2019aJolastea da ikasteko modurik dibertigarriena. Jolastuz ikasten dugu, besteekin harremanetan jartzen gara, barre egiten dugu, burua astintzen, gorputza mugitzen. Irabaztea ez delako helburua, jolas egiten dugu ongi pasatzen dugulako, zoriontsu egiten gaituelako, kitzikatzen gaituelako, zirrara eragiten digulako. Familian, lagunartean, lagunen lagunekin… elkarrekin jolasteko bost joko dakarzkigu aurten Argitxok: Argitxo eta gure gorputza, Argitxoren lehen hitzak, Nor da nor? Argitxorekin jolasean, Argitxo Euskal Herrian eta Urkatua.

Piztu jolasaren zirrara!

Irakurri gehiago...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

zumin nazionala2019Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusiak 840.000 euroko laguntzak onartu ditu, gaur, Orion egin duen bilkuran. Diru hori Elkartasun Kutxari eskaera egin dioten hamar ikastolaren artean banatuko da 2020. urtean.

111 ikastolak; 4.500 irakaslek, 500 langile ez irakaslek, 57.000tik gora ikaslek eta parte hartze zuzena duten haien gurasoek osatzen dugu Ikastolen Elkartea. Hezkuntza proiektu sendo bat gara, Euskal Herri osoan hedatua dagoen hezkuntza erakunde bakarra. Ikastola bakoitzak taldea indartzen du, eta taldeak ikastola bakoitza indartzen.

Bi europar kooperatibatan batzen gara. Ikastolen Elkartea eta Elkartasun Ikastolak. Ikastola guztiak gara bazkide. Lehenak elkarlana irudikatzen badu, bigarrenak, izenean bertan dioen bezala, elkartasuna du ardatz.

Ikastola bakoitzak dituen ikasle kopuruaren arabera urtero egindako ekarpenetik elikatzen da Elkartasun Kutxa, eta urtero banatzen da diru hori premia handiena duten ikastolen artean, ekarpen edo mailegu gisa. Azken urteotan, urtero 800.000 euro inguru banatu dira.

Bere xede nagusia ikastolen bideragarritasuna bermatzea izanik, Elkartasun Kutxak helburu zehatz hauek ditu:

  • Ikastola berriak sortzen laguntzea.
  • Dagoeneko sortuta dauden ikastoletan, aktibitate estrategiko berriak abian jarri eta garatzen laguntzea.
  • Inbertsio estrategiko berriei aurre egiten laguntzea.
  • Tokian tokiko ikastola eta eremuetan, Ikastola Taldearentzat estrategikoak diren lerro berriak sortzen laguntzea.

Taldearen laguntza behar duten ikastolentzat ikasturte amaieran irekitzen da eskaera egiteko deialdia, eta hurrengoaren hasierara bitartean jasotzen dira eskariok.

Batzorde Tekniko batek aztertzen ditu Elkartasun Kutxaren laguntza behar duten ikastolen eskariak. Talde hau Ikastolen Elkarteko eta ikastoletako adituek osatzen dute. Hauek txosten bat egiten dute, eta Balorazio Batzordera igortzen. Balorazio Batzordea Ikastolen Elkarteko Artezkaritza Kontseiluko eta zuzendaritzako kideez osatuta dago, eta txostena aztertu eta Artezkaritza Kontseilura eramaten dute behin-behineko proposamena.Artezkaritza Kontseiluak txostena aztertu eta oniritzia eman ostean, Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusian bozkatuko dira urte horretako proposamenak.

Elkartasun Ikastolen Batzar Nagusiak 2020ko laguntzak ikastola hauei ematea ebatzi du.

  • Lekorneko Baigura, Basusarriko Biez Bat, eta Angeluko Kimua ikastolei eta Kanboko Ikastolen Etxeari
  • Tuterako Argia eta Lodosako Ibaialde ikastolei
  • Bastidako Bastida eta Argantzungo Argantzon ikastolei
  • Eta Bilboko Abusu eta Harrobia ikastolei.

Elkartasun horri esker, aurrera aterako dituzte euren proiektuak, eta orain jaso dutena biderkatuta itzuliko dute ikastola hauek, beren proiektu eraldatzailearen bitartez heziko dituztelako ikasleak, euskaratik eta euskaraz.

Irakurri gehiago...

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active

euskara eguna2019Askok idatzi dute euskarari buruz: Tito-Liviok, Pliniok, Estrabonek, Aymeric Picaudek, Raw Al-Mitarek, Arnold von Harffek, Lancrek…. Ez beti modu gozoan. Eta hori atzerantz joanda.

Gehiago gara mintzatu eta idazten dugunak geure herriaz, geure biziaz, eta euskaraz bizi eta idatzi nahi dugunak. Eta gehiago izan dira. Gehienek - horretarako bezain aberats ez zirelako, zentsura zegoelako…- idatzi arren ez dute argitaratu ahal izan bostehun urtez. Horien artean emakumezko askok.

Eta gure beste herrikide batzuei utzi izan zaizkie ahots eta kantu eta bertso eta idatziak: Jose Migel Barandiarani, Azkueri, Aita Donostiari, Mayi Ariztiari, Carricabururi, Maitena Salaberriri…

Gaur, XXI. mendean idazten adi diren zazpiehun emakumezko baino gehiagoren lanak irakur daitezke, eta beste honenbeste gizonezko edo gehiagorenak. Irakurle bila gabiltza. Bestela ere ehunka euskaldun ari da bertsotan, kantuan, antzerki egiten… Izan ere, euskarak aurrera egin du gure herria sortzailea delako, eta sortzaileok geure ahotsak erabiltzen ditugu zuen guztion hitzak zabaltzeko, hedatzeko, berritzeko…

Baina ez genuke kanpoko begirale horiengatik sortu nahi: zuentzat ari gara, zuekin ari gara… Euskal Herria jaso dugun altxorra da, biltzen gaituen altzoa, eta euskara xuxurlaka edota irrintzika geure bihotzak laztantzen dituen haizea gozoa.

Abenduaren 3a euskara eta Ikastolaren eguna da. Zorionak Ikastolako euskaldun eta euskaltzale guztioi asko hitz egingo da toki guztietan euskarari buruz. Euskararen eta Ikastolaren eguna da eta guk jai hartuko dugu, euskaldun garela ospatzeko, euskarazko hezkuntza maite dugulako.

Abenduaren 3an asko hitz egingo da euskarari buruz. Beste 364ak euskaraz bizitzekoak dira. Bizi euskaraz!

Star InactiveStar InactiveStar InactiveStar InactiveStar Inactive

euskaraldia3Iazko Euskararen Eguneko argazkia. Gogoratuko zaretenez, Euskaraldia ere ospatu genuen iaz!Dakizuenez, Beasaingo Ikastola ez da ezer euskararik gabe. Eta jakina, urtero egun hauetan egin ohi dugun legez, aurten ere behar bezalako ospakizunak egingo ditugu Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko!

Abenduaren 3a, asteartea, Euskararen Nazioarteko Eguna jaieguna izango da Ikastolan, baina hori dela eta, bezperan, astelehenean, abenduaren 2an egingo dugu gure ospakizuna! 16:00etatik aurrera, gure ikasleek Euskararen Egunera prestatutako abesti, dantza eta musika emanaldiak eskainiko dizkigute! Horrez gainera, DBH2ko ikasleek txokolate beroa jarriko dute salgai!

Oharra: Eguraldiak lagunduko ez balu, asteazkenean (abenduak 4), ordu berean izango da festa

Bestalde, ez dugu ahaztu behar euskararentzat eta euskal kulturarentzat, oso erakusleiho garrantzitsua izaten dela Durangoko Azoka. Aurtengoa 54. edizioa izango da, eta ostegunean (abenduak 5), Ikasleen Eguna ospatuko da. Aurtengoan ere gure DBHko ikasleak Durangon izango dira, eta gainera, Ikasleen Eguneko hainbat tailer ikusi eta zuzenean parte hartzeko aukera izango dute! da2019Iaz ere Durangoko Azokan izan ziren gure DBHko ikasleak, eta primeran pasatu zuten!!!

Besterik gabe, irakurriz, idatziz, jolastuz, abestuz, dantzatuz… edota nahi den modura, baina bizi gaitezen euskaraz!!!

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

7.fw.png4.fw.png12.fw.png5.fw.png16.fw.png14.fw.png11.fw.png6.fw.png2.fw.png1.fw.png3.fw.png9.fw.png10.fw.png15.fw.png13.fw.png8.fw.png