Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

kmk2022

 

 

Urriaren 2an, Ibarran, milaka irribarra bilduko dira sormen lanetan, jolas eta joko berriak ikasiz, bertako gastronomia dastatuz eta euskal musikaren ibilbide oparoaz gozatuz.
Gure seme alabekin gozatzeko eta euskararen alde ekiteko aukera paregabe hau ezin hobea da. Adin guztietarako ekitaldi eta jardueraraz gozatzeko aukera izango dugu.

 

Hemen dituzu egun handi honetan parte hartzeko behar dituzun argibide guztiak.

Tren ordutegia
Esku orria pdf

Screenshot 2022 09 24 160836

 

 

 

 

erronka

Gure DBH 3. eta 4. mailako ikasleek osatutako taldeak Ibarran Kilometroak festan antolatzen den Erronkan parte hartuko du beste hemeretzi ikastoletako taldeekin batera.
Ekimen hau gazteentzat festarako ikuspegi berri bat eskeintzeko sortu zen. Goiz ederra pasako dute bete beharko dituzten sei erronkei aurre eginez. Sukaldaritza, sormena, estrategia jolasak eta kirol gaitasunak adierazi beharko dituzte. Gainera frogen irabazle suertatuz gero diru sari eder bat jasoko dute.

 

Erronka goizean zehar burutuko da urriaren 2an Ibarran, beraz, parte hartzen duten ikasleez gain ikaskideak eta familiak inguratzea gonbidaten zaituztegu denen artean partaideei adorea emate arren.

zure irribarra ikusteko irrikan gaude!

 

FaLang translation system by Faboba