• Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Agurra da ongietorria eta Andramendi, Beasaingo ikastolazaleen altzoa.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Euskaltzaleak gara, eta eskuarekin mintzatzen gara hitzak iristen ez diren lekura.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Kabitzen da mundua gure geletan, eta gure umeak mundura ateratzen dira.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Senaz sortzen dugu, sorlanak zentzatzen gaitu.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Nortasunik aberatsena, besteena bere baitan biltzen dakienarena.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Osatu nahi dugu Euskal Herria, osatuko gaituzten errealitateekin.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Munduaren abiadura hartu dugu, bizkor eta sendo.
    Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617
  • Beasaingo ikastola Urbialde 2, z/g Tel. 943889617

Mesedez! Webgune honek cookieak eta antzeko teknologiak erabiltzen.

Izan ez baduzu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatu, bere erabilera onartzen duzula. ezagutu gehiago Badakizu gehiago

Onartzen dut

Nola erabili Google cookieak erabiltzen

Cookie bat bisitatu web guneak duzu eta webgunearen zure bisita buruzko informazio gogoratzea ahalbidetzen nabigatzailea bidaliko hala nola, zure gogoko hizkuntza eta beste aukera gisa, eta horrek zure hurrengo bisita erraztu dezake eta gunea osatzen testu-zati txiki bat da lagungarria aurkituko dituzu. Cookies oso paper garrantzitsua dute, horiek gabe webean erabilera esperientzia gehiago frustrating bat izango litzatekeelako. Informazio gehiago...

oharra    menua   argazkiak   matrikula1   KIROLA

Erabiltzailearen balorazioa: 5 / 5

Star ActiveStar ActiveStar ActiveStar ActiveStar Active
 

eskola kirol parekidea1Andramendi Ikastolako ikasleak Zaldibiako Lardizabal eskolako ikasleekinAndramendi Beasaingo ikastolan, gure ikasleak elkarrekin hazi eta hezteko konpromiso sendoa dugu. Izan ere, hezkuntza ezin da ulertu elkarlanik gabe. Gure ikasleek hasiera-hasierako urteetatik jakin behar dute elkarrekin lan egitea helburuak erdiesteko bidea dela, eta horretarako bitarteko hauek hartu behar dituzte kontuan: elkarrekiko errespetua, kooperazioa, aktibotasuna eta ekimena. Giza-balore horiek aintzat hartuz, ikasle bakoitzak gainera satisfakzio eta onura pertsonalak ere lortzen ditu, auto-estimua hobetzea eta norberaren autonomia handitzea, besteak beste. Ikastola gisa, hori sustatzen saiatzen gara, eta horixe da gure filosofia nagusia Haur Hezkuntzatik hasita Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaraino. Eta elkarlan horren baitan, jakina, garrantzi berezia ematen diogu genero berdintasunari edo parekidetasunari.

Baina gure xede hori ez da klase orduetara bakarrik mugatzen, eta eskolaz kanpoko ekintzetan, gure filosofia horrek badauka bere lekua; horren adibidea da Eskola Kiroleko Programaren kasua. Badira hainbat urte, aisialdirako kirol ekintza gisa, gure ikastaldeek bertan parte hartzen dutela. Helburu nagusitzat, oraintxe aipatu dugun elkarlanaz gain, kirolaren bidez taldean jolas egitea, ondo pasatzea, eta euren osasuna mantentzeko ohitura onak hartzea izan dira.

Hainbat taldetan neskak zein mutilak bereizi egiten zirela ikusita, eta gure ikastolako hezkuntza erabat genero berdintasunean oinarritutako elkarlanean garatua dela jakinik, talde parekideak sortzeko konpromisoa hartu genuen 2008an. Parekidetasuna hezkuntzaren oinarrizko ezaugarria da, bai klasean eta baita hortik kanpo ere; hori dela eta, hutsune handi bat zela iruditzen zitzaigun gure ikasleak euren sexuaren arabera sailkatzea. Izan ere, kirolak ez du generorik, eta ikasle bakoitzak bere jolaskideekin batera jolas egin eta parte hartzeko eskubidea dauka, inolako bereizketarik gabe.

2018ko uztailean Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskola-kirolari buruzko 02-109/2018 Foru Aginduak bide berriak urratu ditu eta gure urteetako jardueran aurrerapausu handia eman ahal izan dugu. Izan ere, azken bi urteetan gure taldeak parekideak izan arren, beti mutilen kontrara jokatzera behartuak izan gara.

eskola kirol parekidea2aAndramendi Ikastolako ikasleak Legorretako Ugaro Herri Ikastetxeko ikasleekinUrteetako lanaren ondoren, eta bidean izandako zailtasunei aurre eginez, 2018-2019. ikasturtean liga parekide bat sortzea lortu dugu Goierrin, eskualdeko Zaldibia, Legorreta edo Olaberrikoekin batera

● Gure haurrak elkarlanera bultzatzea nahi dugu

● Kirol ezberdinak probatuz jolas egiteak, onura anitzak dituela badakigu (osasunaren aldetik, talde-kohesioaren aldetik, eta baita onura pertsonalaren arlotik ere).

Eskola kirola ezin da ulertu neskak eta mutilak bereiziko dituen ekintza bezala; denek, baldintza eta modu berdinean, inolako bereizketarik gabe, jolastu eta praktikatu behar dute kirola euren artean, elkarrekin eta elkarrengandik ikasiz.

Jakina, kirola modu hezitzailean egitera bultzatzen duten gainerako giza baloreak ere ez ditugu alde batera uzten: talde jokoaren garrantzia, joko garbia, aurkarienganako errespetua, umearen heldutasun-prozesua sendotuz, eta jokoa (emaitzak) baino, JOLASA lehenetsiz.

Gisa honetan, parekidetasuna, jolasa, osasuna eta elkarlana xedetzat dituen Eskola Kiroleko ereduan parte hartzera animatzen ditugu gure ikasle eta familiak. Izan ere, horrelaxe lortuko genukeelako kirolaren bidez ere, gure ikasleak elkarrekin hazi eta heztea.

Beasaingo Ikastolaren Historia

Gurekin harremanetan jartzeko

ANDRAMENDI ELKARKIDETZAN ETA ELKARLANEAN

6.fw.png10.fw.png2.fw.png3.fw.png11.fw.png12.fw.png7.fw.png15.fw.png9.fw.png8.fw.png1.fw.png16.fw.png5.fw.png14.fw.png13.fw.png4.fw.png