Ratio: 5 / 5

Inicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activadoInicio activado
 

 Mbot arduino plaka batek osatzen duen programaziorako robot bat da. Hau, lehen hezkuntzako azkeneko zikloetan eta dbh-en erabiltzeko robot bat da izan ere, oso konplexua da eta jada Scratch-a eta bloke bidezko kode hizkuntza barneratuta izatea eskatzen du, horretarako, mblock 5 izeneko programa erabiltzen delarik. Programa hau Scratch-a bezala puzzle moduan ezarri beharreko kode hizkuntza erabiltzean oinarritzen da baina aukera ematen digu hizkuntza horren atzean, piezen atzean dagoen benetako informatikako kode hizkuntza ikusi eta aztertzeko. Horrela, bloke bidezko programazioarekin batera kode hizkuntza konplexuagoa ikusi ahal izateko aukera ere ematen du eta beraz, esan genezake programazioaren garapen mailen barruan aurrera egin eta sinpletasunetik konplexura edo abstraktura igarotzeko baliabide ezin hobea dela. Robot-ei guk ezarritako aginduak arduino plaka batean programatzen dizkiegu eta ondoren, ordenagailuan programatutakoa robotak errealitatean betetzen duen edo ez konprobatu dezakegu. Pentsatu, probatu, okertu eta ikasi!

Scratch-a bezala ikaskuntza komunitate bat sortu dute zeinetan hezkuntzan lan egiteko baliabideak eskeintzen dituzten: http://education.makeblock.com/

Hona hemen zer den ikusteko ideia bat izateko bideoa:

FaLang translation system by Faboba