JON BEGIRISTAIN DORRONSORO
Jon Begiristain Dorronsoro
F mailan 3. saria
|
- Beasainen jaio nintzen, 1989ko ekainaren 16an.apirilaren 25ean , beraz 9 urte ditut eta Beasaingo Ikastolan nabil DLHko 4.mailan ikasten
- Kirolak asko gustatzen zaizkit, pilota batez ere, Idaztea eta irakurtzea ere atsegin ditut benetan, gustura sentiarazten bainaute
- Idazlehiaketa honetan irabazi dudan lehenengo saria da eta gustura sentiarazi nau. Honekin batera, Ataungo Idazketa- eta marrazketa- lehiaketan ere, saria atera eta domina jaso nuen.
Igerilari profesionala
Bazen behin lñigo izeneko zarauztar bat. Bederatzi urte zituen eta itsusia zen. Bere gurasoek eta familiak maite zuten, baina beste inork ez. Berak amets bat bakarrik zuen eta hauxe zen: Igerilari profesionala izatea. Ezin zen izan ordea, izan ere, inork ez baitzuen hartu nahi, itsusia eta txarra zelako. Beasain bakarrik falta zitzaion probatzeko.
Bera ez zegoen bere herrian, Parisen baitzegoen. Bidaia luzea, egin behar zuen baina lortu arte ez zuen etsiko. Hegazkinez itzuli behar zuen baina dirurik ez zuelako hegazkinean ez zuten hartu. Lurrean mila pezeta aurkitu zituen, behartsu bati eman eta hamar ehuneko itzuli zizkion. Bidean beste behartsu bat ikusi eta bostehun pezeta eman zizkion. Halako batean bere obra ona ikusita, Jainkoak, etorri eta moto bat eman zion Beasain urrun zegoelako.
Ahalik eta azkarren jarri zen motoaren gainean eta abiatu egin zen ziztu bizian. Bidean ertzainek gerarazi eta batek esan zion:
- Ezin zara hamabost urte egin arte motoan ibili.
Eta lñigok erantzun zion:
- Jainkoak eman dit motoa etxera itzultzeko, beste aukerarik ez baineukan.
Ez zioten sinetsi eta orduantxe Jainkoa azaldu eta esan zien:
- Barkatu baina nik eman nion, izan ere, inork ez baitzuen eraman nahi, ezta hegazkinean ere. Bestela nahi baduzue eraman zuek autoz istripurik ez izateko.
- Konforme nago esaten duzunarekin -erantzun zion ertzainak-.
Autoz eraman zuten Olaberriraino eta bidea erakutsi zioten. Bidean lapur batzuk ikusi eta bere atzetik korrika hasi ziren. Eskerrik Beasaingo Antzizar kiroldegia gertu zegoenik, bestela lapurrek harrapatu eta hilko zuten.
Sartu eta berehala sarrerara joan eta galdetu zuen:
- Barkatu, baina igeriketa-ikastarorik ematen al duzue? Apuntatu al naiteke?
-Bai, ba, nola ez ba. Astelehenean etor zaitez proba egitera eta ondo ateratzen bada, egun horretan bertan has dezakezu ikastaroa eta gero asteazkenetan eta ostiraletan segi.
- Bai, huts egin gabe etorriko noiz, zu lasai.
Etxera oso pozik zihoan. Gainera etxera trenez iritsi zenean, amari eta aitari dena kontatu zien eta oso pozik jarri ziren. Proba oso ondo egin zuen eta gogor entrenatu. Lehiaketetara joan zen eta herrikoei irabazi egin zien.
Egun asko joan eta etorri ondoren, profesionala izan zuen eta ez profesional itsusi eta txarra, ez, ez, profesional on eta guapoa Beasaingo taldeari esker. Gainera egunero egoten ziren han Beasaingo taldeko guztiak lñigo animatzen.
"IZARRA"